Beldurra. Beldur zela onartu behar zuen, koldarra iruditu arren. Gustoko zuen hango epeltasuna; hezetasun hura ez zitzaion deserosoa egiten. Zuloaren beste aldetik, ordea, hotza sartzen zen, garrasiak, argi-izpi itsutzaileak. Berak ez zuen leku hura utzi nahi, hango erosotasunera ohitu zen. Zuloaren beste aldean arazoak zituen zain, zailtasunak, amets gaiztoak. Egungo bizilekuan, dena zen erraz; bakardadea ere ona zen. Baina… Mina. Medikuak min eman zion eskuak sartu eta tira egitean.
Argia. Ongietorri mundu zikin honetara, Martin.