22 marzo, 2010

BELDURRA, MINA, ARGIA

Beldurra. Beldur zela onartu behar zuen, koldarra iruditu arren. Gustoko zuen hango epeltasuna; hezetasun hura ez zitzaion deserosoa egiten. Zuloaren beste aldetik, ordea, hotza sartzen zen, garrasiak, argi-izpi itsutzaileak. Berak ez zuen leku hura utzi nahi, hango erosotasunera ohitu zen. Zuloaren beste aldean arazoak zituen zain, zailtasunak, amets gaiztoak. Egungo bizilekuan, dena zen erraz; bakardadea ere ona zen. Baina… Mina. Medikuak min eman zion eskuak sartu eta tira egitean.

Argia. Ongietorri mundu zikin honetara, Martin.

1 comentario:

  1. Zure aktualizaziuan zain eon nai, eta merezi izan deu, me encantas :D
    Ane..(L)

    ResponderEliminar